Albisteak

“Etxean indarra lantzeko ariketak” tailerra izango da otsailaren 1ean Alonderon

Zestoa Osasuntsu programaren baitan, “Etxean indarra lantzeko ariketak” tailerra izango da otsailaren 1ean, arratsaldeko 17:00etan, Alonderoko kultur aretoan. Tailerraren helburua gorputzeko indarrak egunerokotasunean duen garrantzia erakustea da. Saioan, norberak etxean egin ahal izateko ariketak irakatsiko Mikel Irurek.

Antolatzaileen esanetan, adin batetik aurrera gorputzaren indarra galtzen joaten da eta hori lantzea ezinbestekoa da: “Gorputzeko giharrak ahultzen doazen heinean, funtzionalitatea eta mugikortasuna galtzen goaz, eta horrek gure bizi kalitatean eragin zuzena du. Egunero egiten ditugun mugimenduen indarra funtsezkoa da, hala nola, eskailerak igotzeko eta jaisteko, etxeko lanak egiteko, erosketen poltsak eramateko edota erorketak ekiditeko”.

Bestalde, hilaren 3an, ibilaldia egingo dute Zestoako inguruetan barrena. Goizeko 10:30ean irtengo dira, kiroldegiko aterpetik.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide