Albisteak

Etxebizitzak alokatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu du Udalak

Etxebizitzak alokatzeko dirulaguntza eskatzeko epea zabaldu du Udalak. Laguntzaren xedea, 18 eta 35 urte bitarteko gazteei, mugikortasun urria dutenei, bananduei eta dibortziatuei, 70 urtetik gorakoei, alargunei eta seme-alabak bere kargura dituzten guraso bakarreko familiei alokairuaren zati bat ordaintzea da.

Dirulaguntza eskatu ahal izateko, alokairuko errentak gehienez 550 eurokoa izan beharko du. Eskaera aurkeztu nahi duen orok oinarrietan zehaztuta dagoen dokumentazioa aurkeztu beharko du Udaleko gizarte zerbitzuetan, aurrez hitzordua hartuta.

Informazio gehiago hemen.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide