Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Etxebizitzak alokatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu du Udalak. Laguntzaren xedea, 18 eta 35 urte bitarteko gazteei, mugikortasun urria dutenei, bananduei eta dibortziatuei, 70 urtetik gorakoei, alargunei eta seme-alabak bere kargura dituzten guraso bakarreko familiei alokairuaren zati bat ordaintzea da.
Dirulaguntza eskatu ahal izateko, alokairuko errentak gehienez 550 eurokoa izan beharko du. Eskaera aurkeztu nahi duen orok oinarrietan zehaztuta dagoen dokumentazioa aurkeztu beharko du Udaleko gizarte zerbitzuetan, aurrez hitzordua hartuta, irailaren 1a baino lehen.
Informazio gehiago hemen.