Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko bazkaria egingo da datorren irailaren 1ean, larunbata. Aurreko urteetan afaria egin ohi zen festetan. Aurten, ordea, festak hiru egun iraungo dutenez, astebetez aurreratu dute hitzordua. Aurtengoan, bazkaria izango da. Txartelak jadanik salgai daude herriko tabernetan.
Kamisetak salgai
Irailaren 1erako, Antton Olaizola, Cabo Verden bizi den zestoar deportatuaren aldeko kamisetak jarri dituzte salgai. Datorren asteburuan izango da erosteko aukera arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara bitartean, herriko plazan.
Ikusi joan den urteko afariko argazki bilduma hemen. 