Albisteak

Euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko afari jendetsua atzokoa

Antton Olaizola deportatuarekin  Cabo Verde eta Zestoa arteko zuzeneko komunikazioa  ez zen nahi bezain ondo atera internet kontuak tarteko. Baina Jon Maia bertsolariari omenalditxo umil bezain polita egin zitzaion horrenbeste urtean borondatez Zestoara afari honetara etorri izan delako. Denen artean bertso bat kantatu zioten eta gazta bat ere oparitu zitzaion. Berak “segidilla” dotore batzuekin eskertu zuen. Aizpea Aristik alaitu zuen afal ondorena.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide