Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Euskal Udalekuetan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago www.udalekuak.eus webgunean. Parte hartu ahal izateko fitxa bat bete beharko da eta izen-ematea txanda ezberdinetako plazak guztiz bete arte zabalik mantenduko da. Apirilaren 16an argitaratuko dute onartu zein baztertuen zerrenda.
40 urte baina gehiago dira euskara hutsezko Euskal Udalekuak antolatzen hasi zirela. Abaigar, Goñi eta Bernedon egiten dira udalekuak. Bertan, Euskal Herri osotik hurbiltzen diren ume eta gazteei udan ere euskaraz bizitzeko eta gozatzeko aukera eskaintzen diete lan boluntarioa egiten duten hezitzaileek.