Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Ekintza hauek antolatzeko boluntarioek (ez du zertan guraso izan behar), izena eman dezaten eskuorriak banatu zaizkie Zestoako ikastetxeko haurrei atzo eta gaur, ostirala. Hauek, bete eta eskolan nahiz liburutegian jarri diren postontzietara bota beharko dira urriak 15 baino lehen.
“Kontaidazu ipuin bat” egitasmoa aurrera ateratzeko HH3tik LH1era bitarteko haurrei ikasturtean behin pare bat ipuin kontatzeko boluntarioak behar dituzte. Epelian saioak, berriz, LHtik gorako haurrentzat izaten dira. Bi lagunen artean pelikula bat aukeratu, emanaldia egiteko materiala jaso, eta igande arratsalde batean emanaldia egiteko ardura hartu behar dute boluntarioek.
Azkenik, Irakurle gazteen kluba dago. Iazko proba pilotua Danbolinek egin zuen liburutegia eta euskara sailaren laguntzarekin eta aurten boluntario talde batek dinamizatzea da helburua. Irakurtzeko zaletasuna duten haur eta gaztetxoei dago zuzendua eta taldea dinamizatu eta aukeratutako liburu bakoitzeko hiru bat saio egiteko konpromisoa da eskatzen dena.