Euskaraldirako prestatu nahi? Gaur, azaroak 15, “beroketa ariketak” egingo ditugu

Tailer honetan ahobizi edo belarriprest rola hartzeak dakarrena aztertuko dugu:

  • aurkituko ditzakegun zaitasunak
  • norbere buruari jarri ahal diogun erronka
  • une ezerosoetan jokatzeko estrategiak

Azaroaren 15ean, 18:00etatik 18:50era (Arkeologia Asteko hitzaldia ez galtzeko), Udaletxeko aretoan.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide