Albisteak

Euskararen arnasguneei buruzko solasaldia egingo da Portalen hilaren 21ean

Urriaren 21ean, asteartean, 18:30ean, Portale Kultur Elkartean hitzaldi-solasaldia izango da.

Zer da euskaldun batentzat arnasgune batean bizitzea? Nola bizi dute euskara euren herrietako egunerokoan? Galdera horiek izan ditu abiapuntu Maddi Dorronsoro Olamusu antropologoak (European Center for Minority Issues-eko ikerlaria) egindako ikerketan. Segura, Aizarnazabal eta Zestoako euskaldunei elkarrizketak eginda, euren ahotsak bildu ditu, eta orain emaitza horiek herritarren aurrean aurkeztuko ditu.

Euskara Foroak eta Portale Kultur Elkarteak elkarlanean antolatu duten hitzaldian, Dorronsorok ikerketaren ondorio nagusiak partekatuko ditu. Saioan, arnasguneen egoeraz eta erronkez hausnartzeko aukera izango da, solasaldi irekian.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide