Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Euskararen Eguna dela eta, abenduaren 3an, Ekain pailazoak “Arlote bat” ikuskizuna aurkeztuko du 17:30ean kiroldegiko estalpean.
“Arlote bat” umorez eta hausnarketaz beteriko lana da. Ekainek herriko arauak desafiatzen dituen arlote baten papera egiten du, desberdin ikusten dutenen barre eta komentarioei aurre eginez. Bere izateko modu bakarraren bidez, aniztasunaren eta sormenaren balioa erakusten du, askotan desberdina denaren beldur den mundu batean.