Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Datorren ikasturtean berriro martxan jarriko da Euskarazko Tertulia Literarioen taldea. Hilabetean behin Liburutegian elkartzen dira, hilabetean zehar irakurri duten liburuaren inguruan tertulia egiteko.
Taldearen moderatzaile lanak Pako Aristi idazleak egingo ditu datorren ikasturtean ere. Gaur egun 20 lagun inguruk osatzen dute taldea eta hilean behin elkartzen dira liburutegian ordu eta erdi inguruko saioetan. Taldean parte hartu nahi duten herritarrek Zestoako Liburutegian eman behar dute izena (943 147 816 telefonoan; liburutegia@zestoa.eus emailean edo bertaratuta).
Datorren ikasturteko lehenengo tertulia irailaren 26an, 18:30ean izango da