Albisteak

Ez dute kasu positiborik atzeman azken orduetan herrian

Osasun Sailaren datuen arabera, PCR probetan bost positibo atzeman dira 24 orduetan Zestoan. Positibo horiek, atzo alkateak jakinarazitako positiboak dira, eta beraz, gaur ez da PCR positiborik atzeman herrian. Guztira, 33 herritar daude kutsatuta.

Datu “onak” direla esan du Mikel Arregi Ertxin alkateak eta egoera “kontrolatuta” dagoela. Datozen egunetan kasu positiboak agertuko direla esan du baina “hazkunde esponentzialik” ez dela izango. Bihartik aurrera, tabernak irekitzen joango direla adierazi du eta ekipamendu publikoak astelehenetik aurrera martxan izango direla.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide