Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Covid-19ari buruzko azken datuak kaleratu ditu gaur eguerdian. Txosten horren arabera, Zestoan ez du kasurik atzeman Osakidetzak asteburuan egindako PCR eta antigeno frogetan.
Eksualdean 21 kasua atzeman dituzte ostiraletik igandera bitartean egindako frogetan. Kasu gehienak Zarautzen zenbatu dituzte, zortzi hain zuzen. Azkoitian sei positibo detektatu dituzte lau Zumaian, bi Azpeitian eta bat Aian. Errezilen, Beizaman, Getarian eta Orion, berriz, ez dute kasurik atzeman.