Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Ohiturazkoa den Arroabira antolatu du Ezkaizto auzo elkarteak datorren igande honetarako.
Bi pasealdi aukera proposatzen dituzte, luzea 14 kilometrokoa izango da eta goizeko 9etan abiatuko da Arroabeko plazatik. Honako ibilbidea izango du: Mardu, Urain gaina, Olaberri, Arroa Goia, Ibañarrieta, Sanlorente, Agote eta Arroa behera itzulera. Ibilaldi motzak ordea 5,7 kilometro izango ditu eta goizeko 10:30etan aterako da plazatik. Zuzenean Sanlorentera hurbilduko da eta bertan bi ibilbideetako partaideak elkartuko dira, talde argazkia atera ondoren Agotetik Arroabehera pasako dira txangoari amaiera emanez.