Albisteak

Ezkontza sahararra

Ez da ohikoena Danbolinen ezkontza baten berri ematea, baina gaurko hau berezia iruditu zaigu. Elizondo zinema zaharrean ezkontza saharar bat ospatu da. Edo ospatuko da esan beharko genuke, gaueko 22:00ak aldera arte egon gara eta jada gonbidatuak jaten hasi badira ere ezkontideak ez baitira oraindik agertu. Hasieran, tea hartzen… emakumeak bakarrik bazeuden ere, halako batean gizonezkoak agertu dira eta denak lurrean eseri dira mahai biribil txikien bueltan eta jaten hasi dira; datilak gaztazko kremarekin, ¬†oilaskoa almendrekin, platano eta sagarrak, yogurtak… Emaztegaia Zestoan bizi dela esan digute eta senargaia berriz, Andaluzian. Ez omen da jakiten bietako zein agertuko den aurrena, ezta noiz agertuko diren ere eta ondorioz jaten hasten dira eta ezkontideren bat agertzen denean etenaldia egiten dute. Musika taldea ere prest dute eta festa goizaldeko ordu biak aldera arte edo izango dela aurreikusten dute. Ehun lagunetik gora elkartuko dira.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide