Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Baserrian Zuzenean izeneko zuzeneko bideoa kaleratu du Ezpalak laukoteak. Sei abestik osatzen dute zuzenekoa eta abesti bakoitzean, Euskal Herriko eszena musikaleko artista bat izan dute ondoan; Joseba Irazoki, Galder Izagirre, Paule Bilbao, Belen Sexpeare, Josu Ximun Billelabeitia eta Ane Barrenetxea.
Bideoari dagokionez, Oier Arregi eta Yuri Agirrek egin dituzte grabazio lanak eta Oier Arregi arduratu da edizioaz.
Argazkia: Ezpalak