Ezpalak taldeak 2024ko azaroan argitaratu zuen “Gatza”, beraien laugarren diskoa. Azken hilabeteetan, hedabide espezializatuek urteko uztaren disko onenen artean kokatu dute, eta taldeak orain aurrerapauso handia eman du,
BIME Bogotá-n izango baitira aurten. Kolonbiako hiriburuan leku hartzen duen musika-ekitaldian joko dute zestoarrak maiatzaren 6a eta 9a bitartean.
Ezpalak taldeak bira luzea prestatu du disko berriaren aurkezpenerako. Apirilean abiatuko da, Leitzako Atekabeltz Gaztetxean, eta hurrengo hilabeteetan Donostia, Gasteiz eta Bartzelona bezalako hirietan joko dute, baita oraindik iragarri gabeko beste leku batzuetan ere. Horrez gain, Resurrection Fest, Iruña Rock eta Fene Rock gisako jaialdietan ere izango dira.
“Gatza” diskoaren grabazioa eta ibilbidea
Disko berria 2024ko apirilean grabatu, nahastu eta masterizatu zuen Eñaut Gaztañagak, Ezpalak taldeko kideak, herriko Gaztain Estudioetan. Argitalpen honek 2024ko Diskorik Onenen zerrendetan leku nabarmena lortu du musika hedabide espezializatuetan.
Lan berriarekin, lau disko argitaratu ditu orain arte taldeak: Ezpalak (2019), Kolpatu Topatu (2021), Hortz Aina Hots (2022) eta orain kaleratutako Gatza (2024).
“Gatza” diskoaren kontzertuetako tiketak erosi nahi izanez gero, egin klik hemen.