FALAFEL ETA …..

Atzerrian bizi nintzela, lagun batek falafelak egin zizkidan probatzeko. Egun hartatik aurrera, sarritan prestatu eta jan ohi izan ditut, asko gustatu baitzitzaizkidan. Falafelak hain gustoko ditudanez gero, hauek tabernan pintxo edo errazio bezala eskeintzea pentsatu dugu.
Falafelak garbantzuekin egindako bola edo borobil begetarianoak dira. Jatorriz, Ekialde Ertainetik datorren elikagaia omen da; gaur egun, berriz, leku askotan aurki dezakegun janaria da.
Auskalo gure falafelak gustuko izango dituzuen. Probatu aurretik, ordea, ezin esan!

Bestalde, orain arte tabernan erabili ez ditugun osagaiekin egindako hanburgesa txikiak egin ditut. Hauek ere pintxo edo errazio begetariano gisa ateratzeko. Besteak beste, kalabaza, kalabazina eta batata edota azenarioa daramate. Niretzat, on-onak daude.

Eta idatzi honi amaiera emateko, hitz egin dezagun postre bati buruz. Flana. Hainbat probaketa egin ondoren, lotsatu gabe esan dezaket dagoenekoz eskeintzeko moduan egiten ditudala. Noski, hau ere ezin esan ausartak direnak probatu aurretik!!

Sorkunde




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide