Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoako AEK-k eskatuta, Itxaropena dantza taldeak fandango eta arin-arin ikastaroa antolatu du. Ikastaroa, ordea, herritar guztientzat da irekia. AEK-ko ikasleek dantza ikasteaz gain herritarrekin harremanak izateko aukera izango dute.
Ikastaroa, hasiera batean, lau egunetakoa izango da. Martxoaren 8an, 10ean, 15ean eta 17an izango dira klaseak, astearteak eta ostegunak. 18:00-19:00, Idiazpiko dantzako lokalean.
Interesatuek, aipatutako egunetan eta orduetan, dantzako lokalera gorputza astintzeko gogoarekin agertu besterik ez dute egin behar.