Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Pasa den azaroaren amaieran jakinarazi zuen Agiro Mendi Klubak mendian federatzeko kanpaina martxan zela. 2011etik aurrera jaiotako haur, gazte eta nagusiek, estatu mailan, Pirinioetan edo mundu mailan federatzeko aukera izan dute. Aukeren artean, mendi espedizioa, eski alpinoa, snow + eski alpinoa eta mendiko bizikleta daude. Egun hauetan zehar aurrena federatu zirenen txartelak iristen hasi dira kiroldegira eta federatuak norberarena iritsi ote den jakiteko kiroldegitik pasatzeko deia egiten du Agirok.