Albisteak

Festa batzordeak aurtengo jaien balorazioa egingo du hilaren 21ean

Aurtengo festen inguruko balorazioa egiteko bilera egingo du Festa Batzordeak datorren asteazkenean, irailak 21, arratsaldeko 19:00etan, Alonderoko udal aretoan. Bilera irekia izango da, beraz, edonork har dezake parte. Ekitaldi nagusienak errepasatzeaz gain, parte-hartzaile kopurua, antolaketa, festa egunetan izan den giroa  aztertuko dira. Horrez gain, hobetu beharreko ekitaldien inguruko hausnarketa egingo da. Festa Batzordearen funtzionamendua ere aztertuko da, eta jaien balantze ekonomikoaren berri emango da.

Bileran parte hartzeko ahalegin berezia egitea eskatu du Udaleko Kultura Sailak, datorren urtean kontuan hartu beharreko gauzak identifikatzeko baliagarria izango delako.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide