Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Hirugarren aldiz bilduko da Amabirjinak antolatzeko festa batzordea, bihar, asteartea, arratsaldeko 18:30ean, Alonderoko aretoan.
Landuko diren gaien artean festa inklusiboak egiteko ideia lantzen jarraituko dute eta herritarrei ideiak edo ekarpenak egiteko eskaera luzatzen zaie. Jaietako egitarauari dagokionean, apirilaren 29ko eskema hartuta, egunak eta ekitaldiak zehatzago lotzen saiatuko dira bileran; gazte eguna, edadetuen eguna, musika ekitaldiak, Gurea Kultura, zekorketak, ume eta gazteentzako ekitaldiak, kirol ekitaldiak, gainerako ekitaldiak, txupinazoa…
Deialdian azpimarratzen denez, bileran lantzen ez diren proposamenek ez dute lehentasunik izango, ondorioz, bilerara joateko ahalegina egiteko eskatzen da.