Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Noiz: Uztailak 6, osteguna
Ordua: 19:00
Lekua: Kultur Etxea
Honako oharra argitaratu du Udalak: “Hirugarren bilera dugu hau. Eta hirugarren kartela. Hirurek herriko plazako zorua adierazten dute, aleen bidez: lehenengoan arroza erabili genuen, paella lehiaketari eta bertako parte-hartzeari keinu eginez; bigarrenean, babak (norberak atera behar ditu babak eltzetik); oraingo honetan, hazia: nola ereiten den hazia (nola prestatzen diren jaiak) halako uzta jasotzen da. Gonbidatuta zaudete! Oraingo bileran, musika ekitaldiak adostuko ditugu batez ere”.