Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Amabirjinak eta udako ekintzak antolatzeko lehen bilera egingo dute datorren ekainaren 6an, arratsaldeko 19:30ean, Alonderon. Hainbat gai jorratuko dira bilera horretan: Udal zer Zestoan? egitasmoko ekintzak, uda amaierako kontzertuak, edadetuen egunari buruzko nondik norakoak, festetako egunak, ekitaldi nabarmenak (zekorketak, pilota, paella, umeen bazkaria…), txupinazoa nork botako duen aztertu…
Udalak festak antolatzeko lehen bilera horretara azaltzearen garrantzia azpimarratu nahi izan du. Izan ere, erakundeak azaldu du bileran proposatutako ekitaldiek lehentasuna izango dutela beste guztien gainetik.