Festetako egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketa
Danbolin— 2016-08-04
Zestoako Udalak Amabirjin Jaietako egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketa aurkeztu du. Hemen dituzue lehiaketako oinarriak:
- Zestoan erroldatuta egon behar da.
- Bakoitzak gehienez hiru lan bidal ditzake.
- Lanak jatorrizkoak, argitaragabeak eta beste inolako lehiaketatan saritu gabeak.
- Egitarauaren azalaren neurriak: 21 x 21 zm.
- Lanek, ondorengo testu hauetariko bat eraman beharko dute: Zestoa Amabirjinak 2016, Zestoa Herri Jaiak 2016 edo Zestoa Festak 2016
- Saria: 250 euro.
- Lanen aurkezpena: lan bakoitzarekin batera, karta-azal baten barruan, egilearen datuak eta Nortasun Agiriaren zenbakia idatziko dira. Lanaren atze aldean berriz, Nortasun Agiriaren zenbakia. Hori guztia (karta-azala lehiakidearen datuekin eta aurkeztu behar den lana), beste karta-azal baten barruan aurkeztuko dira.
- Epaimahaia: Kultura Batzordea eta hark izendaturiko beste edozein.
- Lanak aurkezteko epea: abuztuak 12a, Zestoako Kultur Etxean edo Udaletxean.
- Saritutako lanaren jabea Zestoako Udala izango da eta horrek, sari banaketa ondoren, eman dezake argitara. Kasu honetan, egileak ez diezaioke Udalari inolako ordainik eska.
- Oinarri hauetan jasotzen ez den edozein gorabeheratan, epaimahaiak izango du erabaki ahalmena. Lehiaketa honetan parte hartzeak berarekin dakar oinarri eta baldintza hauek guztiak onartzea.
IRUZKINDU