Albisteak

Festetako egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketa martxan da

Azken urtetako ohiturari jarraituz, Zestoako Udalak festetako egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketa jarri du martxan. Lehiaketan parte hartzeko, beharrezkoa da Zestoan erroldatuta egotea eta parte-hartzaile bakoitzak gehienez hiru lan bidal ditzake. Lanak 21 x 21 cm neurtu beharko du eta jatorrizkoak, argitaragabeak eta beste inolako lehiaketatan saritu gabeak izan beharko dute.

Lanek, ondorengo testu hauetariko bat eraman beharko dute: Zestoa Festak 2025 edo Zestoako Festak 2025. Irabazleak 250 euroko saria lortuko du.

Lan bakoitzarekin batera, karta-azal baten barruan, egilearen datuak eta Nortasun Agiriaren zenbakia idatziko dira. Lanaren atze aldean berriz, Nortasun Agiriaren zenbakia. Hori guztia, hau da, karta-azala lehiakidearen datuekin eta aurkeztu behar den lana, beste karta-azal baten barruan aurkeztuko dira.

Epaimahaia Udaleko Kultura, Euskara, Kirola, Kulturartekotasuna eta Jai batzordeko kideek eta, beharrezkoa balitz, hark izendaturiko beste adituek osatuko dute. Lanak aurkezteko epea uztailaren 30ean amaituko da eta Zestoako Udal Bulegoetan utzi beharko dira.

Saritutako lanaren jabea Zestoako Udala izango da, eta honek argitaratzeko eskubidea izango du. Kasu honetan, egileak ez diezaioke Udalari aparteko ordainik eska.

Oinarri hauetan jasotzen ez den edozein gorabeheratan, epaimahaiak izango du erabaki ahalmena. Lehiaketa honetan parte hartzeak berarekin dakar oinarri eta baldintza hauek guztiak onartzea.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide