Albisteak

Festetako eraso matxisten aurkako protokoloa osatzeko asanblada irekia deitu du Itaiak ostegunerako

Joan den urtean egin zen moduan, datozen amabirjin jaietarako eraso matxisten aurkako protokoloa osatuko du Itaiak. “Festak datoz eta honekin batera indarkeria matxistaren kasuak gora egiten dute. Honen aurrean, erasoen aurkako protokoloa egongo da eta honetaz hitz egiteko asanblada irekia deitu dugu” azaldu dute Itaiako kideek. Datorren ostegunean, hilak 17, izango da hitzordua, arratsaldeko 18:30ean, Gaztetxean.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide