Albisteak

Festetako paella jana antolatzeko azken bilera egingo da datorren asteazkenean

Koadrilen bazkarirako lanek aurrera jarraitzen dute. Aurten 500 lagun inguru espero dituzte irailaren 10eko bazkarian eta atzo elkartu ziren berriz antolatzea egokitu zaien kuadriletako ordezkariak. Hitzordua jarri dute datorren asteazkenerako, abuztuaren 31, arratsaldeko 19:00etan kultur etxean. Kuadrilla bakoitzeko arduradun batek behintzat bertan izan beharko du, bazkaritara joatekoak diren kuadrilako kide kopurua jakinda eta kide bakoitzeko 5 euroko txartelaren diruarekin.

Bilera honetan, kuadrilla bakoitzak egin beharko duen lanen banaketa (mahaiak jarri, kendu, kafea eta postrea banatu…) eta bakoitzaren esertzeko lekua ere zozketatuko dira. Bestalde, antolatzaileek azaldu dute bilera eguna izango dela paella janean izena emateko azken aukera.

 

 

 

 

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide