Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Zestoa Herri Hezitzaileko lan-taldeak haurrek festetarako dituzten proposamenak jaso zituen duela aste batzuk. Proposamen horiek aztertu ondoren, Amabirjin jaietarako hainbat ekintza aurkeztu zizkieten atzo arratsaldean haurrei. Txikienek, gustukoen zituzten ekintzak bozkatzeko aukera izan zuten eta besteak beste, puzgarriak, ludoteka, parkour-tailerra, altxorraren bila, ume txikien gunea edota apar-festa egitea aukeratu zituzten.
Hemen duzue bozketaren emaitza eta atzo hartutako argazkiak: