Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Film emanaldia eta pasta ikastaroa antolatu ditu gazte asanbladak datozen egunetarako. Gaur arratsaldean, ‘Gangs of New York’ filma ikusteko aukera izango da, arratsaldeko 18:30ean, Gaztetxe berrian.
Hilaren 14 eta 22rako, berriz, artisau pasta egiten ikasteko ikastaroa antolatu dute. Bi hitzorduak arratsaldeko 18:00etan izango dira, eta parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute Gaztetxeko sare sozialetan edo asanbladako kideren bati abisatuta. Astelehena baino lehen izena ematea komeni da.