Gotzaindegiak Elizondo (Zentroa) eraikinaren okupazioa dela eta jarritako salaketaren ondorioz, herriko gazte bat epaitu zuten astearte goizean Azpeitiko Epaitegietan. Fiskalak gaztearen absoluzioa eskatu duela jakinarazi du Gazte Asanbladak, eta auzia epaiaren zain gelditu da.
Epaiketaren aurretik elkarretaratzea deitu zuen asanbladak epaitegien aurrean, Epaiketa gelditu. Soluzioa orain! lelopean. Asanbladak elizari negoziatzera esertzeko deia egin dio.