Albisteak
Forma hartzen doa gure ipuina
— 2020-04-24Horrela daukagu gure ipuina momentuz. Borobiltzen lagundu nahi?
Bazen behin Covid izeneko munstro txiki bat, Ertxiñako kobazulo batean bizi zena. Oso urrutitik heldu zen Zestoara, auskalo nola, baina oraindik indartsu sentitzen zen eta herritarren zelatan zebilen izua eta ezin egona zabaltzen bazterretan. Egun batean, neskatila sudur gorri batekin egin zuen topo eta salto batean, bere eskuineko sorbalda gainean jarri zen. Eta munstro txikiak esan zion aurpegi alaia jarri zion umeari:
– Bazen garaia haurren bat ikusteko kalean! Non sartu zarete?
Neska txikiak esan zion:
– Etxean sartuta egon gara, guraso eta anai-arrebekin jolasten, margotzen, haserretzen…dena presarik gabe egiten! Pila bat kozinatu dugu!! Egun batean kalera irtetea arriskutsua zela esan ziguten eta ordutik etxean egon gara!!
Orduan, munstro txikiak, irribarre maltzurrarekin, galdetu zion neskatilari:
-Eta ezagutzen duzu arrisku horren arrazoia?
– Ez dakit- esan zuen haurrak -Izarraizko Estazio Megalitikoan izurriteei aurre egiteko era azaltzen zuen paper zahar bat aurkitu nuen behin. Bertan Santa Engraziako baselizan dagoela kakoa irakur zitekeen, baina horretarako zerua oskarbi egon beharra dago. Gaueko 12etan puntu-puntuan izarrak ikusten direlarik, bertan oihuka galdera egin eta ohaiartzunak galdera horren erantzuna ematen omen du. Ez dakit egia edo gezurra den, baina ahalegintzeak ez digu kalterik egingo. Arrazoia aurkitzen lagun dakiguke, ez duzu uste? Baina, eta gero zer?
Iruzkinetan bota zure esaldia!
Egin zaitez bazkide
– Gero gerokoak. Zerua zure zapatila berriak bezain urdin dago, eta badirudi gaur gauean izarrak ikusteko aukera izango dugula -munstroak irri maltzurra ezpainetan.
-Ederki! Doraemonen iratzargailuan jarriko dut alarma. Bi orratzek hamabian bat egin baino hogei marratxo lehenago -erantzun zion haurrak.