Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Fundizio Fest jaialdia ospatuko da hilaren 14an Zestoan, Herriko musika indartzeko, gaztetxea zentrora lemapean. Bederatzi emanaldi izango dira guztira, herriko txoko ezberdinetan banatuta. Gazte asanbladak eta Fundizio Kultur Elkarteak antolatu du jaialdia bigarren aldiz, herriko hainbat tabernen laguntzarekin.
Arratsaldeko 17:00etan hasiko da jaialdia, Gaztetxean, No place, Igitaia eta Habemus papa taldeen kontzertuekin. 20:30ean, berriz, Rukula taldearen txanda izango da, arkupetan. 22:00etan, Trini Fox, Joseba Irazoki eta Lagunak eta Ezpalak taldeak igoko dira plazako oholtza gainera. Egunari amaiera borobila emateko, HGS eta Alejo DJ-ek emanaldi bana eskainiko dute gaztetxean.