Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Baratzaren gaineko dudak argitzeko parada eskainiko du Zestoako Baratze Parkean. Edonor gertura daiteke doako aholkularitza zerbitzu honetara.
Zestoako Baratze Parkera iritsiko da beste behin Furgobaratza. Bisita, maiatzaren 16an izango da eta baratzaren gaineko dudak argitzeko parada da eskainiko dutena. Era berean, landare eta hazi ekologikoak lortu ahalko dira. Horretaz gain oraingo honetan, tomate landareak osasuntsu edukitzeko kontuan eduki beharrekoak azalduko dituzte: landaketa distantzia, zaintza eta tratamenduak besteak beste.