Albisteak

Furgobaratzaren baitan, gaixotasun eta izurrien tailerra izango da asteazkenean

Kimubatek eta Zestoako Udalak elkarlanean antolatutako bigarren Furgobaratza saioa izango da asteazkenean, ekainaren 4an. Ohi bezala, Iraetako baratze parkean izango da 18:00etatik 19:30era bitartean. Oraingoan, gaixotasunen eta izurriteen inguruko tailerra izango da.

Hirugarren eta azken saioa, berriz, irailaren 18an izango da eta neguko baratza izango dute hizpide.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide