Gabon jai atseginak pasa eta Urteberri on!

Errioxar, Baigorriko,
Bakio nahiz Getariko,
topa dagigun eta bakean
bizi gaitezen betiko.

Ez uka amonei hitzik,
entzun agureei pozik,
zaharra ez da izandakoa
luzaroan dena baizik.

Jon Sarasua

Bloch-ek* arrazoi zuen: ukuilua izan zen hasieran eta gurutziltzaketa bukaeran; eta tartean, hori ere esaten du Bloch-ek, etengabeko harremana “jende xumearekin”, desberdintasunaren eta lur honetako ondasunen banaketa bidegabearen biktimekin. Ez da Gabonen gorazarre ateo txarra.

Manuel Fraijó

* Ernst Bloch, filosofo marxista eta ateoa.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide