Gabon jai atseginak pasa eta Urteberri on!

Gabonak datozela-ta

jendearen tarrapata

Gabonak datozela-ta

erosketa da nagusi,

adornua ta zarata.

 

Gabonak datozela-ta

zelofan, paper de plata,

gastatu dugu soldata

nahiz epetan, nahiz zorretan,

kapritxorik ez da falta.

 

Gabonak zetozela-ta

bota genuena falta,

Bukatu da tarrapata.

Ez da erraza izango

urtarrileko aldapa.

Bitoriano Gandiaga (1983)

 

Baina, begira, modeloa, mutil gazte bat

lebita beltz batekin perfektua sentitzen da;

mahaiaren kontra jarrita begiratu egiten zigun

desafiozko begiradaz

izaki zoriontsuei dagokien bezala

beren zeregin bakarra

guapoak izatea, distira egitea delarik

eta horrez gain ez dute beste lanik.

Badakite eternitatean biziko direla,

baina oroimenik gabe.

Adam Zagajewski




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide