Gabon jai atseginak pasa eta Urteberri on!
Fernando Arzallus— 2018-12-21(Sakatu irudiari handiagoa ikusteko)
Negu minean
zuriz estaliren ditun herriak
hire ahoa eta ezpain gorriak
Negu minean
zuriz estaliren ditun haginen adarrak
eta busti eginen hire begi nabarrak
Negu minean
zuriz estaliren ditun sahatsak
haizeak orrazturen hire adatsak
Negu minean
hormatu eginen ditun inguruko ur latsak
eta hire ohoretan iraganen ditun arratsak
Kanpoan negua esnatzen ari zen / beirateetan mila txori berderekin / inoiz bukatzen ez den hegoaldeko hiri honetan (Alberto Conejero. Si descubres un incendio)
Nik gogor egiten diet, bortizki, aldarrikapen ekonomikoak bakarrik egiten dituztenei behin ere aipatu gabe aldarrikapen kulturalak, horiek dira-eta herriek ozenki eskatzen dituztenak (Federico García Lorca)
Egin zaitez bazkide
