Albisteak

Gabonetako apaingarriak egiteko tailerrak antolatu dituzte Gaztelekuan

Gabonak hurbiltzen ari direla eta, adin guztientzako Gabonetako apaingarriak egiteko tailerrak antolatu ditu Zestoako Gaztelekuak.

Hauek dira egunak:

 Abenduak 13 – 3. ziklokoei zuzenduta.

 Abenduak 14 – DBHko ikasleei zuzenduta.

 Abenduak 15 – DBHko ikasleei zuzenduta.

 Abenduak 18 – 1 eta 2 ziklokoei zuzenduta.

 Abenduak 20 – 3. ziklokoei zuzenduta

Tailerrean parte hartzeko aurrez izena eman behar da 688 684 029 telefonoan edo gazteria@zestoa.eus helbidean.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide