Albisteak

Gabonetako egitarau berezia prestatu dute Gaztelekuan

Gabonetako egitarau berezia antolatu dute aurten ere Gaztelekuan. Abenduaren 5ean hasi eta urtarrilaren 3ra bitartean ekintza ezberdinez gozatzeko aukera izango dute herriko haur eta gaztetxoek. Sukaldaritza tailerra, Gabonetako apaingarriak edota bertsolaritza saioa egingo dituzte.

Hemen duzue egitaraua:

Abenduak 5, osteguna: Bertsolaritza tailerra 3.ziklokoentzat.

Abenduak 12 eta 19, ostegunak: Gabonetako apaingarriak, 3.ziklokoentzat.

Abenduak 13, ostirala: Mihibero mahai-jolasa, DBHkoentzat.

Abenduak 13, ostirala: Haurrentzat jolasak, Zestoan eta Aizarnan, Barbantxo Aisialdi Taldearekin. 17:00etan Kultur Etxean.

Abenduak 14 eta 20: Gabonetako apaingarriak egiteko tailerra, DBHkoentzat.

Abenduak 17, asteartea: “Gabonetako sukaldaritza”, 1-2.zikloko haurrentzat. 17:00-19:00 bitartean.

Abenduak 20, ostirala: Haurrentzat jolasak, Arroabean, Barbantxo Aisialdi Taldearekin. 17:00etan Kultur Etxean.

Abenduak 27 eta urtarrilak 3: DBHkoentzat Gabonetako ekintza bereziak. 16:00-20:00 bitartean.

Abenduak 30 eta urtarrilak 2: 3.ziklokoentzat Gabonetako ekintza bereziak. 16:00-20:00 bitartean.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide