Albisteak

Gabonetako egitarau oparoa izango da Arroabean

Arroabeko auzotarrek dagoeneko prest dute aurtengo Gabonetako egitaraua, eta ostegunetik hasita, urtarrilaren 9ra bitartean ekitaldi ugari izango dira haur, gazte zein helduentzat.

Egitaraua abenduaren 11n eta 18an hasiko da, Gabon kanten entseguekin, arratsaldeko 17:00etan elkartegunean. Abenduaren 19an, berriz, Olentzero eta Mari Domingiren etorrera izango da, 10:30ean eskolatik abiatuta.

Abenduaren 20an, goizean, adinekoen egoitzetara kantu-bisita egingo da, 10:45ean plazatik irtenda. Arratsaldean, 17:00etatik 19:00etara, “Mendiko poltsan” estanpazio tailerra antolatu dute 5 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta. Parte hartzeko, aldez aurretik izena eman beharko da 688 684 029 zenbakian.

Abenduaren 22an eta 29an, Txepetxa jolasarekin gozatzeko aukera izango dute haurrek: HHkoek 11:00etan eta LHkoek 12:00etan. Abenduaren 24an, ohiko Gabon-eskea kantuan egingo da, goizeko 9:00etan hasita, baserriz baserri.

Urtarrilean ere izango da festarako tarterik. Urtarrilaren 4an eta 5ean, Erregeentzako gutunen postontzia jarriko da plazan, 16:00etatik 19:00etara. Urtarrilaren 5ean, Errege Magoen etorrera izango da, 18:10ean Oletatik abiatuta.

Azkenik, urtarrilaren 9an, 17:00etan, Gominolak egiten ikasteko tailerra egingo da elkartegunean, abenduaren 20a baino lehen 688 684 029 zenbakian izena eman dutenentzat. Eta eguna borobiltzeko, Olentzerotarako afaria egingo da Elkartean: 20:00etan haurrentzat eta 21:00etan 14 urtetik gorakoentzat.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide