Albisteak

Gabonetako egutegi bereziko azken ekintzak egingo dituzte egunotan Gaztelekuan

Gabonetarako antolatutako ekintza bereziekin hasiko dute urtea Gaztelekuan. Hemen dituzue urtarrilaren 2 eta 3rako prestatu dituzten saioak:

Urtarrilak 2, osteguna:

  • Goizeko 10:00etatik 12:00ak bitartean, 10 eta 14 urte bitarteko gaztetxoentzako eskalada kiroldegian.
  • Arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara bitartean, scape-room Gaztelekuan, 3. ziklokoentzat.

Urtarrilak 3, ostirala:

  • Goizeko 10:30etatik 12:30era eskubaloia probatzeko jardunaldia Zumaiako Pulpo Klubaren eskutik, 10 eta 14 urte bitartekoentzat.
  • Arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara bitartean, scape-room Gaztelekuan, DBHko gaztetxoei zuzenduta.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide