Gabonetako egutegi bereziko azken ekintzak egingo dituzte egunotan Gaztelekuan
Danbolin— 2019-12-31Gabonetarako antolatutako ekintza bereziekin hasiko dute urtea Gaztelekuan. Hemen dituzue urtarrilaren 2 eta 3rako prestatu dituzten saioak:
Urtarrilak 2, osteguna:
- Goizeko 10:00etatik 12:00ak bitartean, 10 eta 14 urte bitarteko gaztetxoentzako eskalada kiroldegian.
- Arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara bitartean, scape-room Gaztelekuan, 3. ziklokoentzat.
Urtarrilak 3, ostirala:
- Goizeko 10:30etatik 12:30era eskubaloia probatzeko jardunaldia Zumaiako Pulpo Klubaren eskutik, 10 eta 14 urte bitartekoentzat.
- Arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara bitartean, scape-room Gaztelekuan, DBHko gaztetxoei zuzenduta.