Albisteak

Garagardo azoka martxan da

Aurtengo garagardo azoka, Herri Azokaren bidetik, Zestoako eragile sozial ezberdinen artean antolatzeko asmoa agertu zen Festa Batzordean. Asteazkenean Garagardo Azoka antolatzeko bilera irekia egin zen. Antolakuntzaren pisu handiena, Astindu taldeak hartuko du. Baina beste zenbait talderekin, Emakumeen Txokoarekin esaterako, eta herriko taldetan lanean dabiltzan hainbat norbanakorekin elkarlanean antolatuko dute festa.
Helburuak, Herri Azokan behin eta berriz azpimarratu ziren baloreak (elkartasuna, eraldaketa soziala, feminismoa, tokikoa, bizitza duina, aniztasuna…) bultzatu eta balore hauekin bat egiten duten ekimen ezberdinetarako dirua ateratzea izango da.
Lan talde ezberdinetan bantu dira antolatzaileak garagardo azoka antolatzeko. Norbait esku bat botatzeko prest badago, atea guztiak irekita daude. Hurrengo bilera uztailaren 13an egingo da Zestoako Kultur Etxean.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide