Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Atzo apirilak 30 igandea, Erandion, Betiko Neskak taldearen aurkako garaipenarekin, Euskadiko Ligako lehen postua lortu zuen Zarauzko nesken futbol taldeak. Espainiako 2. mailara igotzea lortu du taldeak ondorioz. Hiru zestoar ditugu Zarauzko emakumeen futbol taldean jokatzen, Monik Valor, Ane Mantxola eta Iraide Eizagirre eta Aitzol Astiazaran zestoarra da euren entrenatzaile.
Bigarren zatian gol bat jaso bazuten ere, lehen zatian Alaitz eta Monikek sartutako golei esker irabazi zuten partidua!
Zorionak guztioi!
Duela aste batzuk Zarauzko taldean diren zestoarrei egindako elkarrizketa ikus dezakezue azpiko bideoan: