Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Gaur eguerdian hartu du Garikoitz Mendizabalek Eusko Legebiltzarkide akta. Kerman Orbegozok utzitako eserlekua hartu du, berau Donostiako Udaleko Ogasun eta Finantza zinegotzi izatera pasako da. Ostegunean hartuko du parte aurrenekoz osoko bilkuran. Kultura, EITB kontrola eta Lan eta enplegu batzordeetan arituko da Mendizabal. Zestoako Udaleko zinegotzi lanekin bere horretan jarraituko duela jakinarazi dio Danbolini. Gipuzkoako EAJ-PNVko zerrendetan, hamahirugarrena zen Mendizabal aurreko hauteskunde autonomikoetan.