Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Zestoako Udalak 75.000 euro bideratuko ditu aurrekontu parte hartzaileetara. Herritarrek gaur izango dute proposamenak egiteko azken aukera, udaletxeko harrera bulegoan edo www.zestoa.eus webgunean.
Datorren abenduaren 1ean bigarren batzar orokorra egingo dute, eta bertan, herritarrek proposatutako proiektuak aurkeztu eta aukeraketarako irizpideak zehaztuko dira. Abenduaren 2tik 13ra bitartean bozketa fasea izango da. Prozesua abenduaren 15ean amaituko da. Hirugarren herri batzarra egingo da egun horretan, eta bertan emaitzak aurkeztuko dituzte. Horrez gain, irizpideak nola aplikatu diren azaldu eta hautatutako inbertsioen berri emango da.