Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Pasa den ostiralean eman zieten hasiera Lasaoko Sanmartin jaiei. Eguraldiak lagundu ez duen arren, asteburu bikaina pasa dute auzotarrek. Ostiralean Maddalen Arzallus eta Andoni Egañarekin bertso afaria izan zuten elkartean. Larunbatean, haurren txanda izan zen eta atzo goizean, Lasaoko abere eta nekazal produktuen azoka-erakusketa egin zuten. Festak agurtzeko, meza nagusia eta hamaiketako egingo dituzte gaur goizean.