Apirila 2026
— 2026-05-04Irakurri 281. zenbakia hemen.

Zestoako Udala azken egunotan Estazioko industriagunean autokarabanentzako aparkalekuak margotzen aritu da. Iraupen labur eta luzeko egonaldietarako prestatutako aparkalekuen margoketa lanak gaur arratsaldean amaituko dituztela jakinarazi dute.
Aparkalekuaren behin betiko erabilera martxan jarri aurretik, udalak beste zenbait lan eta egokitzapen egin beharko ditu. Hala ere, gaur iluntzetik aurrera, autokarabanek eta furgonetek margotu berri den gune urdina erabili ahal izango dute. Gune berdean, berriz, 9 zenbakitik 18 zenbakira arteko aparkalekuetan aparkatzeko aukera izango dute.
Bestalde, auto arruntek eta karabanek ezingo dute eremu horietan aparkatu, ez gune urdinean eta ez gune berdean ere.