Albisteak

Zestoa Futbol Taldea datorren denboraldirako jokalari bila dabil

Zestoa Futbol Taldea 2026-2027 denboraldirako jokalari berrien bila dabil. Mutiletan nahiz nesketan, talde guztietan behar dituzte jokalariak: infantil mutilenean (2013-2014an jaiotakoak), kadete mutilenean (2011-2012an jaiotakoak), senior mutilenean (2007a baino lehen jaiotakoak), infantil neskenean (2013-2014an jaiotakoak), kadete neskenean (2010, 2011 eta 2012an jaiotakoak) eta senior neskenean (2009a baino lehen jaiotakoak).

Futbol Taldeko zuzendaritzak dei berezia egin die neskei, futbola probatzera eta taldean parte hartzera animatuz. Era berean, zortzi urtetik gorako haurrek Futbol Eskolan izena emateko aukera ere badutela gogorarazi dute.

Izena eman nahi dutenek lotura honetan egin dezakete.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide